Onintza Enbeita.
BIRA

Irratia

2021eko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Badu irratiak zerbait magikoa. Kotxean zoazela edo etxean lasai zaudela, ahots laguna gauza ederra da. Gure aitonak ohetik jaiki eta egiten zuen lehen gauza irratia piztea izaten zen. Amak ere izan du ohitura hori. Umeak ginenetik entzun ditugu albistegiak eskolara joan baino lehen, eta jolas polita izaten zen irrati esatariei aurpegia jartzea. Orain ez dauka graziarik: irratiak ere irudiz promozionatzen dira. Lehen, ordea, ahotsetik eraikitzen genuen gorputza, eta sekula ez genuen asmatzen. Nik ez behintzat. Badira ahots erakargarriak, desatseginak, gozoak, indartsuak, lakarrak... eta bakoitzaren gustuen arabera, gure ustez dagokion gorputz horri atxiki nahi izaten dizkiogu. Gure gustuak, ahotsak eta gorputzak hiru gauza ezberdin dira, ordea.

Emaztea eta irratia etxean daudela ondo esaten omen zuen gure herriko gizon batek tabernara jaisten zenean. Pentsatzekoa da, garai ez hain urrun batean, irratiak mundua zabalduko ziela etxean egotera kondenatutako emakume askori. Telebistarik ez zen sasoian, ikusteko ezer berezirik ez zegoenean, mundua irudikatzenlagunduko zien irratiak baserri bazterretan zokondoratutako emakumeei. Gogoratu ditzagun haiek ere gaur, Irratiaren Nazioarteko Egunean. Seguruenetik gure genealogian oso atzera egin gabe aurkituko dugu baten bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.