andoni egana
HITZ ETZANAK

Familiak

2021eko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Sekulako mesedea egin zion XX. mendeak familia hitzari. Hutsaren hurren hasi zuen eta goiko puntan amaitu. XX. mendearen hasieran, artean oso labetik atera berria zen Friedrich Engelsen liburua, familiari, jabetza pribatuari eta Estatuari buruzkoa. Gizartea eraldatu nahi zuen ororentzat, gutxienez dudan jarri beharreko hiru zutabe ziren. Mendeak aurrera egin ahala, ordea, ez ziren hain susmagarri. Eta mendea bukatzerako, ondo ikusiak zeuden, eta Engels erabat ahaztua.

XXI. mendeari pusketa bat jan diogun honetan, «familia»-ri ez zaio inongo orbainik geratu. Familia onerako aipatzen da gehien-gehienetan, latinez, etxepe bereko pertsona libre eta esklaboak izendatzen zituela guztiz ahazturik.

Eta joera aldaketa horrek ondorioak ekarri ditu. Eder-begira dabilen hitza erabili lasai! Euren alderdia «familia handi» bat dela dioen politikariak hozkia sortzen dit; euren enpresa «familia zoragarria» dela dioen enpresariak, susmo txarra; euren telebista-programakoek «familia» bat osatzen dutela dioen aurkezle edo ekoizleak, amorrazioa. Zergatik ez diogu gauza bakoitzari bere izenez deitzen? Familia da familia. Eta bestea da negozioa, propaganda... edo deitu nahi duzuen bezala. Horiexek dira Arantza Tapiak inoiz itxiko ez lituzkeen «familiak»...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.