andoni egana
HITZ ETZANAK

Enarak

2021eko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Badira batzuk egokiak, esaldiaren baitako hitzen hurrenkera aldatu bai, baina behartu gabe aldatzen dutenak. «Iragan denbora arrotza berriro itzuliko balitz» kanta zezakeen Xabier Letek. «Berriro itzuliko balitz iragan denbora arrotza» idatzi zuen ordea, eta ez zen errimari loturiko auzia, bere hautua baino, hitz bakoitza non, zenbateko indarra har zezakeen kalkulua eginda burutua. Kalkulua egin ondoren, batzuetan asmatuko duzu eta besteetan ez. Baina ahala erakusten du horrek. Txarra, ezina da.

Bertsotan, esaldiko hitzen hurrenkera aldatzeko joera bagenuen. Ezinetik —bat batean eta errimak behartuta—,ez estilotik. Egingo nuke «zer egin behar dudan, didazu esaten» eta horrelakoak, gero eta bakanago entzuten direla. Gaztelaniaz, duten aditz sistemagatik edo, maizago ematen da... Horixe da, niretzat, Pablo Haselen delitu bakarra. Hiperbaton desegokiren bat. Hitzak kalekoak eta esaldikera Espainiako literaturaren urrezko arokoa. «...que en juergas y putas nuestra pasta está tirando» dio Errege Emerituarengatik. Kartzelara! Izango ahal da azkenengoa! Haselek kartzelan behar badu, G. A. Becquer hiperbatongileak ere hala behar zuen: «... en tu balcon sus nidos a colgar». Eta txioak ere bazituen leporatzeko modukoak. Enarenak, jakina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.