andoni egana
HITZ ETZANAK

Akronimo

2021eko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Umetako testuliburuetan TALGOrekin ikasi genuen akronimoa zer zen. Tren Articulado Ligero Goikoetxea Oriol. Ikasgaiaren hautuak zerikusirik izango zuen zelako Goikoetxea hark gerra zibil garaian egindako traizioarekin. Baina umeari grazia egiten dio jolas literario ñimiño hori ulertzen duela sentitzeak...

Badira akronimo pisu handikoak, izendatu hutsez guztiok ulertzen ditugunak: OTAN edo NATO, ELA-STV, ETB, HiES... Badira beste akronimo batzuk, hitz arrunt gisara fosildu eta akronimotzat jotzen ez ditugunak: radarra Radio Detection And Ranging zen; laserra, Light Amplification...

Azken hilabeteotan EAEko herritarrok mihian gehien erabili ditugun hitzetako bat izango da. Tabernariak bera aipatzen zuen, oraintxe beldurrez oraintxe itxaropenez; maitea urrun samar zuen maiteminduak bera zuen ahotan hamabostean behin; kirol jakin batzuk egin nahi zituena bere erabakiaren zain egoten zen, adi-adi. Nork osatzen zuten jakin nahian asko ibiliko zen. LABI. Ditxosozko LABI! Antzematen zitzaion akronimoa behar zuela. Sumatzen zen —tarteko B horrengatik— euskaraz zela. Bila ibili behar izan dut zer esan nahi duen jakiteko. Larrialdiei Aurregiteko Bidea. Ez dago gaizki. Baina Tartasen Ontsa hiltzeko bidea dakar gogora. Horixe txarra...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.