andoni egana
HITZ ETZANAK

Tentazioa

2021eko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Telefonoaren ondoko armairuaren ate batean itsatsia dauka papertxoa. Bederatzi zenbaki handi samar. Goizero begiratzen dio hari, eta goizero sentitzen du tentazioa. Martxoan esan zuten. Badoa martxoa aurrera, eta deiaren arrastorik ez…

Izan daitezela hitzeko Osakidetzakoak, oldarraldi baten arriskuan dabiltza eta. 80 urtetik gora ezarri zuten txertaketarako adin-tarte bat, eta martxoa aipatu. Orain adin-tarte hori dutenak gerra garaian jaiotakoak dira, gerraostea umetan nozitu zutenak. Gosea eta eskasia bizitzaren hasieratik. Eta hori hor geratzen da, garunean. Garai hobeak iritsi zirenean ere, artean eurak sasoiko, antzeman egiten zitzaien. Jubilatu bidaietan, txistegai zen hoteletako buffet libreetako platera goraino betea. Ulertzekoa zen… Emandakoa hartu. Etxeko partez. Orain, pandemia dela eta, aginduak zintzo bete dituzte. Agindutakoa zintzo ez betetzea ez zaie buruan sartzen. Eta ez daude prest inork adarrik jo diezaien.

«Neuk deituko zienat», esan dio amak alabari. «Igual gurekin ahaztuta egongo ditun. Ni ez naun geratuko, tuntun-tuntun zain». Ez deitzeko anbulatoriora esan dio alabak, denek hori egiten badute… «Ahitu zaidan pazientzia. Aspaldian gauden zain. Zintzilikako orri hori ere hori-hori eginda zagon!». «Post-it bat da, ama!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.