andoni egana
HITZ ETZANAK

Gizonezkoa

2021eko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Duela hogei urte jarri zioten Maialen Lujanbiori gaia: «Jubilatu zinenetik maiz joaten zara mendira bakarrik, nahiz seme-alabek beste norbaitekin joatea hobe dela esan. Gaur, maldan gora zoazela, ondoezak jota lurrera erori zara». Bota zituen hiru bertso, onak. Misteriorik ez horretan. Niretzat sorpresa gerora etorri zen. Nik gizonezko bat ikusi nuen Maialen ari zela. Jubilatua, mendira bakarrik doana… Berak esan zigun arte, emakume baten ahotik aritu zela. Buru hertsiegia neukala erabaki nuen.

Astelehenez egokitu da aurten Martxoaren 8a. Eta astelehenez, hedabiderik gehienek kirola, batik bat futbola, izaten dute aipagai lehen orrian. Hedabide handi horietariko baten zuzendari banintz, aproba egingo nukeen. Athleticek garaipen garrantzitsuaetxetik kanpo: 2-3 ipiniko nuke titularretan. Irakurle batek baino gehiagok pentsatuko luke akatsa dela, etxean jokatu zutela eta 2-1 irabazi. Lehen orrira ekarriko nuke Realak merezi baino emaitza urriagoa: 2-0. Askok pentsatuko luke bigarren gola ameskeria hutsa dela, bakarra sartu zutela. Jubilatua eta mendira bakarrik… gizonezkoa seguru!

Ez zait iruditzen hedabide handietako zuzendariak horretara jarriko direnik. Berdintasunaren aldeko aldarri arranditsuak bai, baina…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.