andoni egana
HITZ ETZANAK

Okela

2021eko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Denbora ere gehixeago lehen baino, eta oroiminak atximur egin dit erraietan azken egunotan. Munduan zehar egin ditudan ezagunak pandemia garaiotan zer moduz ote dabiltzan irudikatzen eman ditut ordu batzuk. Zer moduz ote dabil halako? Halako non ote dabil? Bizi ote da?

Eta bidaia horretan, Jesús Orta Indio Naborí dezimista kubatarraren itzalak harrapatu nau. Bazen norbait Naborí. XX. mendeko kubatar inprobisatzaile puntakoena, Literatur Sari Nazionala eman zioten bere herrialdean. Ezagutu nuenerako 75 urte zituen, eta ordurako arras itsutua zegoen. Bere balentrien berri eman zigutenkubatarrek. Baina balentriek eta dezima distiratsuek baino gehiago hunkitu ninduen bestelako zerbaitek. Kontatu ziguten, Kubako garairik zailenetan, blokeorik estueneko urteetan, okela urri, oso urri, izaten zutela irlan. Eta Naboríren etxera okela iristen zenetan, Eloina emazteak bere partea ere senarrari ematen ziola poetaren itsutasuna baliatuz. «Zuk jan al duzu?». «Bai, gizona! Zu hasterako janda nago ni».

Emakumearen makulutasun gehiegizkoa irudituko zaio askori. Beste asko, aitona-amonen harreman horrek samurtu egingo du. Naborí non dagoen, badakit. Goxo hartuko zuen lurrak seguru-seguru, laborariei buruz kantatu zituenak kantatu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.