andoni egana
HITZ ETZANAK

Alderatuz

2021eko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Saltsa handia sortuko da, lehenaz gainera, datorren astetik aurrera. Alarma egoera indargabetzen dutenean, auskalo zer egin ahal izango dugun eta zer ez. Dakidana da guztion gustua egitea ezinezko izango dela.

Konparazioz mintzen den animalia baita pertsona. Ume-umetatik. «Ikerrek bai, eta nik zergatik ez?». Umeak ere badaki, edo sumatzen du, justizia, berdintasunean oinarritu ezean, ez dela justizia. Egungoa bezalako egoeretan, konparazioak berebiziko indarra hartzen du. Abesbatzetako kantariak kexu dira ezin dutelako entsegurik egin eta emanaldirik eskaini: «Kirola egiten badabiltza ba, musukorik gabe eta distantziei gu baino narrasago eutsiz, sekulako futatekoak eginez pasadan!». Itxiera perimetralaren menpe dagoenak zera esango du berriz: «Ni ezin naiz Durangotik Bilbora joan,eta alemaniar bat mugi daiteke Berlindik Ibizara?». Alderatzean hartzen da min gehienetan...

Minbera dago jendartea oso. Luzetsita. Neurriak hartu behar dituztenek jakin behar lukete hori. Konparazioz ahalik eta jenderik gutxien mintzeko, zurgin zaharren aholkua baino egokiagorik ez dut ezagutzen: «Bi aldiz neurtu; behin ebaki», zioten haiek. Behin bakarrik neurtzen duenak arriskua izaten baitu, gero, birritan ebakitzen ibili behar izatekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.