andoni egana
HITZ ETZANAK

Balekite

2021eko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Zeharka egin zuen topo estreinakoz Francorekin. Afrikako gerran. Baina bata derrigorturik joan zen soldadu, eta tifus-sukarrek jota hil ote zen ere zabaldu zen. Bestea, bere militar-karrera hauspotzen ari zen, mairuak hil eta hil, sarraskia hemen eta sarraskia han.

Harreman estuagoa izan zuten gerora. Batak gerra piztu zuenean hasi zen ihesean bestea. Laredon lehenik, Larrinagako espetxe zaharrean gero, Donostian... preso egon zen gerra zibilak iraun zuen bitartean. Gerra amaitu, eta Gasteizen bizitzen jarri zelarik, berriz atxilotu zuten eta Bakea kaleko espetxean sartu. Huescan eduki zuten gero bahiturik eta Iruñera ere jo behar izan zuen, bizilekutik gutxienez 100 kilometrora aldendu zuten bolada batez. Frantziara jo zuen ihesean azkenik, Parisera. Baionara hurbildu zen urte mordo baten buruan...

Gasteizko Umandi ikastolako horman Esto con Franco no pasaba, Transformers no eta Marikas idatzi duten homofobo-transfoboek, ez dakite deus Andoni Urrestarazu Umandi-ri buruz; ez dakite ezer Francoren gainean; ez dakite zer den bizitza erdia baino gehiago ihesean ematea; ez dakite. Eta harro daude ezjakintasunaz. Millán Astrayren «Behera adimena!» idaztea baino ez zitzaien falta izan. Idatziko zuketen... balekite.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.