andoni egana
HITZ ETZANAK

Borondatea

2021eko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Lehengo bertsolariek sarritan erabiltzen zuten esamolde bat bada, illtzatua geratu zaidana: «Atariko txakurra baino lotsagabeagoa». Komeni da etxea zaintzeko dagoen txakurra, zaunkaria eta aurre egiten duena izatea. Alferrik legoke bestela han...

Lotsagabea izatea eskatzen ez zaion atariko txakur bakarretakoa Puppy izango da, Guggenheim museoaren sarrerakoa. Hogeitaka urte baditu, eta txakurkume segitzen du, otzan, abegitsu, xalao-xalao. Baina urteen joanean, loregabetu egin da nonbait txakur ospetsua. Eta, itxuraz, ez du konponbide merkea. Horregatik bultzatu zuten museotik bertatik diru-biltze kanpaina bat duela hilabete edo. Puppyren biziberritzea herritarren borondatearen esku jarri dute. 100.000 euro biltzea dute helburu. 16.000bildu dituzte dagoeneko, ehunka eskuk emanak. Ez dakit borondatea non eta hor isurtzeko zer behar duen, Bilbozalea, Guggenheimzalea, txakurzalea edo lorezalea. Akaso denetik pizarren bat. Ez dakit berria egiazkoa den edo nire gisako kokoloei adarra jotzeko gezur-albistea ez den ere...

Baina bide bat ireki dute behintzat. Pentsatzekoa da, hurrena, museorako zuzendari berria hautatu behar denean, herritarren esku jarriko dutela izen-zerrenda bat, herritarrek erabaki dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.