andoni egana
HITZ ETZANAK

Jalgi

2021eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Motibazioa: nahiaren eta grinaren artean kokaturiko zerbait, betiere, grinatik gehiago duena nahi soiletik baino. Horrelatsu definituko nuke, egun, hainbeste aldiz entzuten dugun hitz hori.

Eta xelebrea da. Motibazioa behin eta berriz aipatzen da enpresa-bileratan, irakaskuntza jardunetan edo bestelako edozein ariketa indibidual zein kolektibotan. Helduen arteko egitasmoetan, motibazioa eragitea izaten da helburu, hura gabe edozein bide baita labur eta lokaztu. Aldiz, nerabe eta gazteek, motibazioa oso bestela ulertzen dute. Grinak dakarren muturreko ahalegina eta euforia irrigarri zaie. Motibatu deitzen diete, ia mespretxuz, benetan aritu beharraren aritu beharraz den-dena emanez nabarmentzen diren haiei.

Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskara batura ekarri digu Xabier Amurizak Etxepare. Jalgi hadi batura liburuan. Munduko euskaldunik zoriontsuentzat jo zuen egungoak lehengoa aurkezpen ekitaldian. Zorion hutsean irudikatzen du Xabierrek Etxepare, idatzira ere jauzi egitean, euskara, azkenik, gainerako hizkuntzekin parekatuko zelakoan. Eta Amuriza bera munduko bigarren euskaldunik zoriontsuena sentitu omen da lan honetan murgildu ahal izan delako. Bi erraldoi, niretzat. Zenbaitentzat, tope-moti bi...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.