andoni egana
HITZ ETZANAK

Nola?

2022ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Politika, nagusiki, erabakiak hartzea zela uste nuen. Eta erabaki horiek aurrekontuetan islatzea. Nor dagoen agintean, horretarako hainbeste eta beste hartarako beste hainbeste, erabaki beharko du. Eta ekimenen baterako diru-funtsa bikoiztea erabakitzen badu, erabaki beharko du beste zein ekimenetakoa erdira ekarri. Edo hutsera. Nekez egingo du denen gusturik. Kritikak izango ditu, jakina, baina bere programa eta ideiei eusteko dago agintean…

Atzoko albistea: «Jaurlaritzak seme-alaba bakoitzeko 200 euro emango ditu hilero, 3 urteetara arte». Ongi. Demografia oinarrizko kezkagaia da. Esango nuke pandemiak azaleratu egin duela diru-laguntzen premia eta isuri etengabea. Erregaien salneurri bidegabekoa leuntzeko; aldi bateko lanik ezari aurre egiteko; nekazaritza indartzeko; kultura sustatzeko; komertzioa babesteko… Diru laguntzak batetik eta diru laguntzak bestetik. Edo iragarri behintzat hala egiten da, eskaini eta eman ez baita gauza bera. Baina, diot nik, halako sos-hotsa bada batean, bestean falta egin behar duela derrigor. Kendu gabe ez dago ematerik. Edo akaso bai. Betiko galdera inozo haiek—«Nola sortzen dira haurrak?», «Nondik datoz umeak?»—, badituzte orain ordezko ez hain inozoak: «Nola sortzen da dirua?», «Nondik datoz txanponak?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.