andoni egana
HITZ ETZANAK

Pixka bat

2022ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Solasean ari ginela bertsolari txorrotx batek tenplerik galdu gabe bota zuen esaldiaz akordatzen naiz askotan: «Pixka bat dakien bertsozalea baino okerragorik ez duk!». Deus ez zekienak ez zuen izutzen; asko zekienak ere ez. Pixka bat zekienaren beldur izaten zen. Eta ordutik pasatu dira hogeitaka urte...

Munduaren azken urteotako bilakaerak —informazio uholdeak, sare sozialek...— gehienok gai gehienei buruz pixka bat jakitera eraman gaitu. Eta pixka bat dakigun unetik asko dakigula pentsatzera oso jauzi txikia dago.

Aste honetan hartuko dituzte haurrek oporrak (Aia inguruan-eta, oraindik, barkazioak entzun daiteke nagusien ahotan. Esamoldeak sekulako grazia egiten dit, argi uzten baitu lanerako jaioak garela eta, tarteka, norbaitek barkatu egiten digula ez egitea). Haurrentzat deskantsua, eta zer esanik ez irakasleentzat. Haurrengatik baino gehiago haurren gurasoengatik segur aski. Pare bat hilabetez haiek bistatik galtzeak ez die kalterik egingo. Pixka bat jakitea baita egungo gurasorik gehienon ezaugarria. Pixka bat badakigu norbere ofizioaz, eta pixka bat badakigu heziketaz, pedagogiaz, geure haurrez, ikasmaterialaz… Eta pixka bat dakigunok asko dakigula pentsatzen dugunez, atorrante huts bihurtzen gara. Onenera, pelmak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.