andoni egana
HITZ ETZANAK

Joan-ekarrian

2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Moto-taxi bat erosi zuen Abdurramanek jaioterrian. Nonbaitetik sosak atera behar, eta jendearen ibilia diru truk erraztetik aterako zituela pentsatu zuen nonbait. Ez zitzaizkion kontuak nahi bezala joan. Eta gauetik goizera, moto-taxia saldu, eta familiakoei deus esan gabe, Europarantz abiatu zen bizimodu hobearen bila.

Ez zuen ibilera erraza izan. Hilabeteen buruan jakin zuten familiakoek Marokon zebilela; handik puska batera Kanaria irletatik heldu zitzaizkien albisteak; hiru urteren buruan, adiskide bati telefonoz deitu zion, azkenean, Frantziara heldu zela kontatzeko. Bidasoan aurkitu dute bere gorpua. Frantziara iritsi nahian hasiko zen ibaia nola edo hala gurutzatzen. Ondorioa begi bistakoa da: hiru urteren buruan, bidean auskalo zer jasanda, lortu zuen Frantziara heltzea. Frantzian, poliziek atxilotu eta Irunen utzi zuten. Eta itzuli nahian eman zuen azken arnasa, norbaitek noizbait muga izendatu zuen ur isurian.

Frantziarrak zeinen zekenak diren pentsatuz zuritu genezake kontzientzia. Guk, bitartean, askatasuna, urdintasuna, eguzki izpiak, apar zipriztinak, ortzi-muga, abiadura, kontrako norabidean inor ez etortzearen boterea... sentituko ditugu, itsas-moto bat ikuste hutsarekin. Zenbat dauden sobran! Eta bat falta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.