andoni egana
HITZ ETZANAK

Nori zer?

2022ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Kontu serioa da baina txantxetarako ere eman dezake. Ingurugiroaren aldeko aktibista talde batek Vincent van Goghen artelan bati tomate zopa jaurti zion duela pare bat aste Londresko National Galleryn. Joan zen igandean beste talde batek Postdameko Barberini museoan, Claude Moneten Les meules artelana narrastu zuen, patata purea jaurtiz.

Ondasunak neurriz gain xahutzen ari garen garaiotan, ondarea baliatu dute arreta erakartzeko. Ez dago gaizki pentsatua. Ez dakit zenbateraino nagoen ekintza horien alde eta zenbateraino ikusten dizkiedan alderdi ilunak. Hori da gutxienekoa.

Ekintza horietatik abiatuta, otu zait Batxilergoko eskola batzuk emateko modu erakargarri bat. Zer jaurtiko genioke halakoren halako artelani? Zer legokieke? Esate baterako, zer botako genioke Arrueren artelan klasiko bati? Akaso intxaur-saltsa, aspaldikoa da hori ere eta. Ibarrola bati zer eta zergatik? Burgostik Bizkaiko ezkerraldera lanera trenean zetozen langileek putxera-tan prestatzen zituzten indaben saltsa lodi-lodia. Eta Zumeta bati? Usurbilgo sagarrondoetatik bildutako sagarrekin egindako konpota saltsa legokioke. Eta azalpen hutsa ez bazaie aski kitzikagarri, beti eraman daitezke ikasgelara artelanaren kopia bat eta tuperretan saltsaren batzuk...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.