andoni egana
HITZ ETZANAK

Iratxoa

2023ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Guk ere baditugu gure iratxoak eta gure galtzagorriak. Baina iratxotasuna edo galtzagorritasuna ez dugu erabiltzen zerbait definitzerakoan. Nik behintzat ez dut sekula entzun «iratxotasun handikoa da Haizearen Orraziaren ingurunea» edo «Agina gainak badu halako iratxotasun ukaezin bat»-en moduko esaldirik.

Atzo berripaper honek zekarren Soledad Ruz flamenko dantzari donostiarrari egindako elkarrizketan jabetu nintzen beste kultura batzuetan hitzetik hortzera darabiltela duende delakoa. Emakume honek Amara auzoan duen dantza akademiak ere, El Duende de la Sole izena du...

Guk erabiltzeko premiarik sentitzen ez dugulako, akaso irrigarri zaigu besteek halako afanez erabiltzea. Grazia egiten digu aspaldiko pasadizoak. Badoa turista taldea Sevillan, gida baten atzetik. «Trianan gaude. Auzo oso berezia. Badu halako duende bat». «Hau Giralda dorrea da. Aintzinatasunak demaio bere duendea». «Maestranza da honako hau. Munduko zezen plazarik ezagunena. Badira antzekoak, baina ez honek adinako duenderik duenik». Halako batean, turista batek altxa du eskua eta egin du galdera, ozen: «Aizu... Zer da duende delako hori?». Gidak, buruari hazka egin behar izan dio erantzun aurretik: «Duendea? Badakizu zer den hormigonera bat? Ba juxtu kontrakoa!».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.