andoni egana
HITZ ETZANAK

Kezka

2023ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Irudika ezazue pertsonaia literario bat. Gizonezkoa, demagun. Adin bat jartzeagatik, 51 urte. Urte asko daramatza lanean baina oraindik asko falta zaizkio erretiroa hartu ahal izateko. Beti izan du lanen bat. Inoiz ez da diru aparretan bizi izan baina falta ere ez zaio falta. Ez da bereziki diruzalea. Obsesionaturik bizi da, ordea. Etorkizunak kezkatzen du. Bereak.

Horregatik, azken boladan,kalean dabilenero gurutzatzen dituen pertsonen lan-egoeraren erradiografia egin beste onik ez du izaten. Hau bai, lanean ari da; hau ez, pentsioduna da seguru; hori langabezian dago segur aski; hura, berriz, auskalo! Umore onez itzultzen da etxera langile asko sumatzen duen egunean. Pipertuta eta kezkaturik, aldiz, langabetu eta pentsiodunak gehiengo suertatzen zaizkionean. Eta koaderno batean apuntatzen ditu —zalantza kasuak gorriz, orri ertzetan—, non-noiz-zer topatu duen. Jakin badaki horrekin ez duela ezer aurreratzen, eta are gutxiago konpontzen, baina bere obsesioa berea du, eta beste edozein obsesio baino zoroago denik ez zaio iruditzen.

Zeuek garatu, hala baderitzozue, pertsonaia eta bere ingurua. Baina datu errealek ez diote gezurrik: erkidegoan ez gara pentsioduneko bi langilera ere iristen. Etorkizunaz kezkatzeko arrazoirik badu gure pertsonaiak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.