Onintza Enbeita.
BIRA

Ezkortasuna

2018ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Urtebete pasatu da kaleak bete zituztenetik. Milaka lagun ikusten genituen irudietan botoa emateko eskubidea egikaritu nahian. Adinez oso gora egindako jendeak hunkitu gintuen, batez ere. Holakoek beti hunkitzen gaituzte, edo naute, egia esan: bizitza osoa borrokan ibili eta gero, lorpen txikiak ederrak dira. Baina demokraziak batzuetan bakarrik balio du hemen; hain zuzen ere, balioz husten dutenean. Herriak benetan daukanean erabakitzeko ahalmena, gauzak aldatzeko aukera, polizia bidaltzen dute isildu dadin. Eta hala gertatu zen duela urtebeteko urriaren batean ere. Poliziak, gurean esaten den moduan, erreparto ederra egin zuen betiko demokratek hala aginduta.

Zailtasunen gainetik, herriak errepublikaren alde egin zuen, eta errepublika hori egikaritzen saiatu ziren zenbait. Orain denak daude atzerrian edo kartzelan. Bueno, denak ez, eskandalagarria bailitzateke: aurpegia eman zutenek ezin dute euren etxeetan, kaleetan, familian, nahi duten moduan ospatu urriaren bata.

Izugarria da. Baina bitartean munduak aurrera jarraitzen du ezer gertatu ez balitz bezala. Eta munduaren indiferentzia horrek zenbat laguntzen dion Espainiako Estatuari berriro ere berdina egiteko indarrak har ditzan. Eta gu hemen, bertso ttipietan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.