Onintza Enbeita.
BIRA

Justizia

2018ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Ez genekien gomazko pilotek inor hil zezaketenik. Herriko taberna bertan izanda, ertzainak hara bidaltzeak istiluak sor zitzakeen. Erabaki okerra edo istiluak eragiteko gogoa izan zen hara sartzea. Gomazko pilotak botatzeko agindu nuen beharrezkoa zelako. Egin genuena egitea baino ez zitzaigun gelditu, oinez sartzeko indarrik ez geneukan. Arriskuak arrisku, operatiboa bete beharra zegoan. Halakoak esan dituzte Iñigo Cabacasen auzian deklaratu duten ertzainek (irakurri eta entzun dudanez).

Bitartean, sei urteko odisea egin dute haren gurasoek semearen hilketaren kasua epai aretora iritsi arte: zailtasunak eta trabak, pilota hiltzailea teilatu batetik bestera pasatzeko asmo lizun etengabea eta ezer argirik ez arduradun politikoen ahoetan.

Poztekoa da Cabacasen hilketari epaiketa egingo zaiola jakitea. Izan ere, euren esku balego, aspaldi artxibatuko zuten kasua zenbaitek. Hala ere, zein gaitza den herri honetan justiziarako aukerarik badagoela sinistea. Min egiten baitu futbol partida baten osteko ospakizunetan ari zen jendearen kontra derrigor oldartu behar izan zutela entzuteak. Min ematen dute inpunitateak eta harrokeriak. Dena dela, justizia bera baino mendeku ederragoa da Iñigo Cabacasen gurasoek erakutsi dituzten duintasuna eta indarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.