Onintza Enbeita.
BIRA

Altsasu

2018ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Kezkaz esan zidan ez lukeela nahiko Altsasu faxisten meka bihur dadin. Herenegungo bisita ikusita, komunikabideek gaiari eman dioten trataera aztertuta, usaindu liteke arrisku hori. Haiek erabakitzen dute zeintzuk diren abertzaletasunaren eremu gogorrak, eta haiek erabakitzen dute zer egin behar duten eremu horietako jendea baretzeko. Haiek diodanean, ez naiz Riveraz bakarrik ari: komunikabideak, polizia, eskuineko alderdiak, hain ezkerrekoak ez diren espainiar nazionalistak... laurogeita hamarreko hamarkadan beste eremu batzuk izan ziren mantsotu beharrekoak eta badakigu horrek zer ekarri zuen.

Asmo bat edo beste zekartela ere, etorri ziren faxistak, eta mikrofonoa hartu zuten eskuin muturreko agintariek. Ezkila hotsez isildu zituzten gezurrak. Mundutartasunerako dei egin zuten pentsalariek, baina han Espainiako bandera larregi zegoen mundutarren topaleku izateko.

Alboko plaza batean egon ginen bertsotan, kantuan eta dantzan. Gauza barregarria izan zen askorentzat, baina guk bizirik dagoen herri baten mezua eman genuen. Txarrenari onena atera zion Altsasuk, beste behin. Eta guk haiekin batera kantatu nahi izan genuen geure txikitasunetik: ez diogulako bat izateari utzi nahi, batera kantatzen jarraitu nahi dugulako. Aurrera Altsasu!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.