Onintza Enbeita.
BIRA

Eskuina

2019ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Talde bitan banatuta egon gara eta kosta zaigu elkar aurkitzea. Izan ere, gu tokira heldu garenerako polizia han egon da eta barrikaden seinaleak errausten ikusi ditugu. Emakume batek esplikatu digu poliziak negar eragiteko gasa bota duela, eta bai, zerbait usaintzen da oraindik airean. Txalekoak sakabanatzen hasi dira. Ez dakit kalean gora doan jende horrek ez duen ezer ikusi, ez dakit gu bezala iritsi berriak diren; baina esango nuke erreakzionatzeko gaitasuna itzalita zebiltzala.

Lagun bati kontatu diot ikusitakoa, eta ez dakiela zer pentsatu esan dit. Hasieran jarraitzen zutela txalekoen kontua, baina bere alboko emakume baten alaba manifestaziora doala jakin zuenean, alarma guztiak piztu zitzaizkiola. Esan diot ea batek baldintza dezakeen mugimendua. Argi esan dit neska horrek ez duela inoiz botorik eman eta azken hauteskundeetan zalantzan egon zela Le Peni botoa eman edo ez. Eta ama han omen dago, egoera prekarioan; homofoboa eta arrazista izateari inoiz utzi gabe. Eta lagunak esan dit hauek zerbait ikusten badute txalekoetan, akabo.

Eta nahas-mahasean pentsatu dut, halako egoeretan, ama bizi iraun ezinik, alaba hala moduz, langabezia, krisia edo dena delakoa datorrenean, ea nola jo dezakeen gizakiak eskuinera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.