Onintza Enbeita.
BIRA

Komunak

2019ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Tabernetako komunek asko dakite guri buruz. Badakite nor sartzen den bakarrik eta nork behar duen beti laguna ateari eusteko. Komunak badaki nork egiten duen egin beharrekoa pultsura eta nork ixten dituen begiak izterrak tazan pausatzera doanean. Komunek hitz egingo balute, kontatu egingo ligukete nortzuk diren ate zaharraren kontra txortan egiten dutenak eta nortzuk nahiago duten tazan eseri eta minutu horretako maitalea altzoan hartu. Edozein tabernatako komunak ikusten du nortzuek garbitzen dituzten eskuak handik irtetean eta nortzuek ez. Komunak badaki nork begiratzen dion ispiluari hara doanero. Zenbat aldiz ikusiko zuen nola sartzen diren gazteak aldran hormaren kontraraino, eta nola doazen marra bat eta bi eta hiru eta lau.

Askotariko gauzak egin arren, komunak denok berdintzen gaitu neurri batean: gehienetan, alboan daramagunak ez beste inork ikusterik nahi ez dugun zerbait egiten dugu han barruan. Horregatik da inportantea komunak garbi egotea eta edonork erabiltzeko modukoak izatea. Madrileko komun batean pegatina bat zegoen: bestelako mundua posible da. Alboan, errotuladorez idatzi zuen norbaitek: eta bestelako komun bat ere bai. Zutik, eserita, aniztasun funtzionala, umeak aldatzekoa... hainbeste bereizketarik gabe, guztiontzat balioko lukeen komuna behar dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.