Onintza Enbeita.
BIRA

Gutiziak

2019ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
S upermerkatu berria zabaldu behar dute alboko herrian. Zurrumurruek diotenez, bi zabalduko dituzte, baina momentuz, bat dago erdi bukatuta. Marka merke bi gehiago izango ditugu eskura. Pentsatzen dut haien artean konpetentzia handia izango dutela orain: zeinek jarri garbigailuko hautsa merkeago, edo zeinek izan fruta freskoagoa... Lehia etengabean ari dira bata bestearekin, eta iragarkiz betetzen dizkigute buzoiak, kaleak, hormak zein telebista: kalitatea ez da garestia; hemen, produktu freskoak; bertokoa erosi nahi baduzu, etorri hona. Gure onerako ari direla pentsatuko luke inozentzia galdu ez duen batek, baina, honezkero, badakigu diruaren alde ari direla beti.

Bitartean, supermerkatu horietako bateko langileek grebari ekin diote lan baldintza negargarriak salatzeko. Eta orduan, aurpegian lehertu zaigu prezio merkeen jatorria (berriz ere). Bai, janaria erosten dugunean ere, jendearen esplotazioa erosten dugu askotan. Eta albo kalte gehiago eragiten ditugu: supermerkatu handietara zenbat eta gehiago joan, herriko komertzio txikia gero eta estuago eta bertako ekoizleak gero eta itoago.

Gabonetan gereziak jatea ezinezko izatetik luxu izatera pasatu zen, eta orain ia normala da. Kontua da noren lepotik betetzen ditugun gure gutiziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.