Onintza Enbeita.
BIRA

Hegaldi merkeak

2019ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Oporrak antolatzen hasita dago jendea. Udaran hankak non jarri erabakitzen entzun ditut lagunak. Dirurik ez duena kanpin denda hartuta, besteak ozeanoaz beste aldera, inor joango da Europako hiribururen batera eta hemendik urrutiegi ez dauden hondartzetara joanda konformatuko denik ere bada. Kontua da norabait joatea. Behar duela esaten du jendeak. Neuk ere neure burua inoiz harrapatu dut halakoak esaten. Ez dakit zer esan: oporrak beharrezkoak dira, baina oporretan norabait joan behar hori beste kontu bat da. Eta norberak nahi duen lekura joateko aukera izanda, gaitzerdi. Kontua da jendea poltsikoak uzten dion lekura joaten dela. Joango litzateke ez dakit nora, baina hegaldia garestia da. Egingo luke ez dakit zer, baina ez ditu horretan gastatzeko ez dakit zenbat euro. Eta horrela, gure langa psikologikoaren oso azpitik antolatzen dugu guztia. Gure etxetik hurbilen dagoen aireportutik hegaldi merkeak nora, hara joaten gara zubiak daudenero. Gero, kafetegian belarria jarriz gero, herri guztia leku berera joan dela ohartuko gara: ez ezer berezirik dagoelako, merkea delako baino. Barregarria dirudi kontuak, baina ez dakit tristea ez ote den. Irudipena daukat aberatsen bizimodua imitatu nahian antsietateak jota bizi garela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.