Onintza Enbeita.
BIRA

Sorginak

2019ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Nazkatuta nago. Mila aldiz azaldu digute, azaldu dugu, eta berdin jarraitzen dugu. Berdin du Zugarramurdin, Saran, Durangon, Edinburgon, Pontevedran edo Erroman. Munduko sorgin guztiak itsusiak dira, garatxaz eta saldarrez beteta daude, ez daukate hortzik eta leku bakoitzeko janzkera tradizionalaren kontra, guztiak doaz berdin jantzita. Inauterietan, jaietan, ipuinetan zein zorion agurretan sorginak txapel eta erratzez marrazten ditugu. Eta benetan diotsuet, ez dut ulertzen zergatik. Sortzeari zor diote izena sorginek. Bai Euskal Herrikoek behintzat. Etxez etxe umeak mundura ekartzen laguntzen zutelako, gaixotasunentzako ukenduak sortzen zituztelako, naturak ematen zituen aukerak baliatzen zekitelako, mendeetako jakinduria gordetzen zutelako ziren sorginak. Ederrak, handiak, argalak, txikiak, lodiak, ilehoriak, beltzaranak, sudur luzedunak, hagin zuridunak, amak, umerik ez zutenak, amamak, neska gazteak: emakumeak, azken batean. Mota guztietako emakumeak izan zitezkeen sorginak mendeetako jakintza horren jabe baziren.

Baina etorri ziren Kristau Katoliko Erromatarrak eta itsustu zituzten, kriminalizatu zituzten eta erre zituzten. Eta bostehun urte beranduago jarraitzen dugu erratzak eta kapelak jantzita izan ginenaren esentzia itsusten eta erretzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.