Onintza Enbeita.
BIRA

Beldurra

2019ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Hauteskundeak inoiz ez dira definitiboak, baina azkenik argi gelditu zaigu gure herrietan zenbat jende dagoen Espainiaren batasunaren alde. Orain badakigu zenbat diren migratzaileak itsasoan itotzea nahi dutenak, zenbatek desiratzen duten emakumeak sukaldera mugatzea, zenbat diren sexu bereko ezkontzen aurka daudenak, zenbatek ez duten onartu nahi gure sexuak ez duela gure generoa markatzen, zenbatentzat diren pentsionistak pribilegiatuak, zenbatek hilko lituzkeen lapurrak atzerritarrak direlako bakarrik... seguruenetik Voxi botoa eman diotenak baino gehiago izango dira horrela pentsatzen dutenak, baina haiekin bat egin dutenak armairutik atera egin dira. Eta nola atera, gainera!

Eta badakit ez direla gehiengoa, baina asko dira. Badakit beti egon direla hor, baina orain lotsa galdu dute. Badakit aurre egin dakiekeela, baina polizia inoiz ez zaie haiei oldartuko; bai, ordea, haien kontra gaudenei.

Eta, hain zuzen ere, horrexegatik ematen didate beldurra. Faxistak ez ziren sekula joan, beti hortxe egon dira. Kontua da, orain arte, erregimena sendo egon dela eta ez dutela kalera ateratzeko beharrik sentitu. Orain, ordea, egitura klasikoak pitzatzen ari zaizkie eta urduri daude. Eta beldurra ematen dute. Edozer egiteko gai dira, eta edozer egiteko baimen osoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.