Onintza Enbeita.
BIRA

Balioa

2019ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Esku artean edozer daukagula ere, laster esaten dugu merkea edo garestia den. Ez dakit nolako autoa garestia da, baina daukaguna baino diru gehiago bagenu, erosi egingo genuke. Oporrak nahi ditugu ez dakit nongo hondartza urrunetan, eta esaten digutena ordaintzen dugu. Konbinatuak zazpi euro: normala da, gaueko orduotan. Halakoak esan eta entzuten ditugu, etengabe, delako gauza hori ze garesti ordaintzen ari garen ia konturatu gabe. Baina gero, diru asko zein gutxi izan, garestiak omen direlako, ordaindu nahi ez ditugun gauzak badaude: berton ekoitzitako janaria, kultur jarduera zenbait, multinazional handietatik kanpo ekoizten den arropa...

Pentsatzen dut inork ez duela tabernara joan eta kafea ordaintzerakoan «ia ba!» eta antzerakorik esaten. Ia seguru dakit inork ez duela higiezinen bulegoan liskarrik sortzen etxebizitzaren prezioagatik. Eta inor ez dut entzun ile-apaindegian esaten ixteko ordua dela eta merkeago egiteko. Behin lekura joanda esandakoa ordaintzen dugu: formal-formal.

Janaria, antzerkia, liburuak... iruditzen zaizkigu garestiak, gehienetan. Harrigarria da ze prezio jartzen diogun zeri. Azken batean, eta tristea bada ere, hor ikusten baita gauzei ematen diegun balioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.