Onintza Enbeita.
BIRA

L

2019ko ekainaren 28a
00:00
Entzun

Neure buruaz gehiegi esatea iruditzen zait lesbiana naizela esatea: bai, ni ere emakume baino gizon gehiagorekin oheratu naiz. Hala ere, inportantea iruditzen zait esatea, seriean nekartzanak alboratu, eta, tarteka, debekatuta neuzkanekin ibili naizela kotxinadetan. Zenbaitek desagerrarazi nahi lituzkeen gauzak normaltasunez adieraztea inportantea da. Niretzat ederra izan da lesbianaren L-a duten lagunekin bidea egitea. Ikusi dut nola zapaldu, baztertu, urrutiratu dituzten periferiatik erdigunera etorri direnean. Izugarriak entzun dituzte, eta hartu duten erabaki bakoitza gauzatzeko, borrokatu egin behar izan dute. Bai, niretzat errazago zabaldu dira zenbait ate L-rik ez dudalako izan.

Baina ez nago lasai. Kezkatuta nago sexu aniztasunaz hitz egiten dugunean L-a adornurako bakarrik ez ote den. Susmoa daukat, edo susmoa baino gehiago, edozelako aukera sexualen alde egiten dugunean ere, gizonak direla nagusi eta protagonista. Hala ikusi dugu hemen egin diren zenbait jaialditan, eta hala gertatzen da leku askotan. Homosexualitateaz ari direnean ere, gizonez bakarrik hitz egiten dute komunikabideek askotan.

Gaur, borrokarako indarra baino ezin diet opa bidelagun izan ditudan lesbianei. Zuen L-az harro nago, eta zuen laguna izateak pribilegiatu sentiarazten nau.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.