Onintza Enbeita.
BIRA

Lehortea

2019ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Dena dago lehor mendebalde honetan. Harriduraz ikusi genituen Tafallako lokatz eta ur lasterren irudiak: hemen ura falta da. Negutegien ur jariotik kanpo dagoena hiltzen ari da. Lekarik apenas bildu den, piperrak astiro datoz, urazak denbora baino lehen garatzen dira. Baserritarrak estutzen hasi dira. «Euririk egiten ez badu, txorizoak egiteko piperrak erosi egin beharko ditugu aurten», esan zidan astelehenean batek. «Lau egunez behar dugu euria zarra-zarra, ekaitzik gabe», beste batek. «Ureztatu daiteke baratzea, baina ez da euria bezain naturala hori», hirugarrenak. «Aspaldi ez dut aurtengo lakorik ikusi», esaldi zabaldua da.

Baserriarekin loturarik ez duenarentzat, ordea, oporretarako eguraldi aproposa dago. Gainera, gure herriko edozein dendetan eros ditzake ustez Gernikakoak diren piperrak nahiz beste edozer. Lelokeria irudituko zaie zerura begira egotea, eguraldi onak ematen dituen aukera guztiekin. Nola azaldu haiei euria behar dugula, derrigorrean?

Hamarkada bi inguru izango dira hiriburuetan ur mozketak egin zituztela uda batez. Urtegiak husten ari omen zirelako hartu zuten erabaki hori. Orduan, akaso, beharrak eraginda, gogo txarrez, jendeak euriaren garrantzia ulertuko zuen; baina sobera izan dugunean alferrik galtzen jarraitu dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.