Onintza Enbeita.
BIRA

Pailazoak

2019ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Hasi gara berriro betiko erretolikarekin. Iruñeko Udalak bertan behera utzi du Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna. Bistan dago pailazo arriskutsuak direla Iruñeko umeentzat: euskaraz kantatzen dute, eta UPNk gorroto duen jendea maite dute. Uste dut gure umeek badutela zortea Joxe Mari, Aiora eta Mertxe euskaldunak direlako. Ez dakit munduan zenbat pailazok landuko dituzten naturaltasunez haurren minbizia, transexualitatea, maitasuna, nuklearra ez den familia... Urteak daramatzate umerik ez dugun jendea ere maitemintzen, baina batzuek ezin dute halakorik eraman. Zoritxarrez, batzuek nahiago dute mundu kolore gabea egunero ortzadarra marraztea baino. Pena da, min ematen du, amorratu egiten nau, baina hori da gure errealitatea.

Bide egiten jarraitzea baino ez zaigu geratzen. Iruñeko umeek eskubidea dute euskaraz kantatzeko. Eskubidea dute lurrera erori, salto egin eta hodeietara itzultzeko. Iruñean ere dantzan egin nahi dute pila, pila, pila patata tortilla esaten duten bitartean. Eta guztion esku dago eskubide hori gauzatzea. Ez zaigu besterik gelditzen sentitu, pentsatu eta ekitea baino. Denok elkarrekin. Herria, pailazoak, euskara eta periferia ilargiraino eta bueltan maite ditugulako, erakutsi diezaiogun UPNri benetako jende normala gu garela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.