Onintza Enbeita.
BIRA

Bekatua

2019ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Biblia Jauregira eraman dute. Harro dago bere burua Boliviako presidentetzat daukan emakumea. Elkarrizketa batean entzun diot nola haiek fededun jendea diren. Listua irentsi dut. Lehen ere fededun jendeak lehertu egin zuen Amerika. Ez dakit haien seme-alaben seme-alabak diren oraingo fededunak, baina neuk Jainkoarengan sinetsiko banu, eskatu egingo nioke ez dezatela haien odolik izan, mesedez. Irudiek kontrakoa diote: bere burua inoren botorik gabe presidente egin duen Jeanine Añez horrek fedeaz hitz egiten duen bitartean, haren kargu hartzea antolatu dutenak tiroka ari dira. Boliviako herria ez dago armatuta, eta ejerzitoa berriz ere ari da dirudunen bandotik jo eta su. Azken batean, Jesu Kristoren dotrinak bestelakorik dioen arren, Biblia Jauregietan sartu den bakoitzean, zerua gorpuz bete da.

Bitartean Aita Santuak bekatu berria tipifikatu du: ingurumenaren kontrako erasoakbekatu izango dira. Ez dakit barre edo negar egiteko kontua den, baina aita santua bera Erromatik baino gertuago jaio zen Boliviatik. Zerbait esan behar luke han gertatzendenaren aurrean, baina isilik dago. Eta horixe izango da agian Eliza katolikoaren benetako bekatu kapitala: beti aberatsaren ondoan kokatu izan dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.