Onintza Enbeita.
BIRA

Ostiral beltza

2019ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Errekadu bat egitera sartu nintzen dendara, eta nire aurrekoa garbiketarako ozpina erosten ikusi nuen. «Aste honetan erdi prezioan daukagu, beraz aprobetxatu», esan zion dendariak. Entzun nuen mezua, eta neuk ere ozpin botila bi erosi nituen. «Ez dakit oso ondo nola erabiltzen den, baina nire ahizpek esaten dutenez, mirariak egiten ditu», esan nion dendakoari. Hurrengo batean kontatuko dut zein distira klase daukadan sukaldean, baina kontua da, etxera etorri nintzenerako mezua bidali niela ahizpei. Esan nien nola halako dendatan ozpin famatu hori merkeago dagoen. Berehala isildu ninduten: denda horretan erdi prezioan balio zuena baino hiru zentimo gehiago balio du ozpinak supermerkatu handietan. Urte guztian. Esan nien ea ez ote ziren ohartzen denda txikiek ezin dutela halakoen aurrean ezer egin, ito egingo direla eta herria hil egingo dela. Arrazoia ematen zidaten inozoei ematen zaien moduan: hau da, badakit ez direla nik esandako lekura joango ozpinetan.

Eta gero Maiderrek mezua bidali zidan: ostiral beltzik ez, txikiok ezin dugu. Eta konturatu nintzen neuri ere zein zaila egiten zaidan halako eskaintza ustez zoragarrietatik ihes egitea. Eta neure buruarekin haserretu nintzen. Eta pentsatu nuen aurten ezetz. Eta bertso agendari esker, lortu egingo dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.