Onintza Enbeita.
BIRA

Sukaldea

2019ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Iritsi dira Gabonak iritsi baldin badira. Orain, inoiz baino gehiago, sukaldeari emana dago jendea. Urte guztian gaia saihestu egin badut ere, orain ezin dut. Antzinako ohituraren arabera olio aza prestatzen duenik bada. Lau bat errezeta eman dizkidate azokan aza ondo prestatzeko, eta beste hainbeste intxaur saltsa egiteko. Konpota egiten dakitenak isildu egin ditut ez zaidala gustatzen esanaz. Baina modernoak ere badira; menu modernoa eta eguneratua egingo dutenak, alegia. Eta ezin dut gehiago. Lupiak labean zenbat denbora egin behar duen ehun aldiz esan didate, eta arkumea nola bigundu ere bai. Inguruan dena umea dut eta kroketak egiteko mila eta bi errezeta entzun ditut dagoeneko. Zer esanik ez, turroia erosi ordez, gazta tarta etxean egitea askoz hobea den jendeak burua harrapatu dit. Kokoteraino nago jendea gaztaren azpian galletak edo bizkotxoa ipini behar diren eztabaidan entzuteaz. Eta zer esango dut haragiaz? Ondo egina, puntuan, labean, perretxikoekin...

Ez dakit nork esan zuen Euskal Herrianonak garela sukaldean, are gutxiago nori bururatu zitzaion telebista sukaldariz betetzea.Ez zait profiterolak egiteko errezeta interesatzen, ez dut ikasi nahi risottoak prestatzen. Mesedez, arren, otoi: hitz egin dezagun beste zerbaitetaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.