Onintza Enbeita.
BIRA

Greba

2020ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Pentsatzen nuen nire inguruko jende guztia aterako zela grebara. Ez nuen atzo lanera joateko arrazoirik ikusten. Lanak gizakia duinago egiten duela esaten zutenek ez dakit zer esango luketen egungo munduaren pentsalariak izango balira. Batek kontatzen dizu nagusiak ez diola gizarte segurantzarik ordaintzen, besteak kontratu finkorik ez egitearren lanetik bidali egin dutela, badago inoren gurasoak zaintzearren miseria kobratzen duenik, aparteko orduak egitera derrigortzen dituztenak daude, laurehun euro baino gutxiagoko pentsioarekin bizi denik bada, haurdun gelditzen direnean lana galtzen duten emakumeak daude oraindik... eta, hala ere, beti dago norbait Whatsappeko taldean esaten duena lanera joan dela. Greba batek ez omen du ezer konponduko. Egia da greba egun bakarrak ez duela ezer konponduko, baina egunen batean, momenturen batean, esan beharko dugu nahikoa dela, ezta?

Ez dakit atzoko egunak zer konponduko zuen, egia esan; baina atzo artekoek zer konpondu duten badakit: ezer ez. Greba egun asko falta dira merezi dugun adinako bizitza duinak eraikitzeko, eta pentsatu nahi dut atzokoa ez zela bakarra izan. Era berean, pentsatu nahi dut atzo lan egin zuten zenbaitek hurrengo greban ez dutela egingo. Hemen jokoan daudenak guztion eskubideak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.