Onintza Enbeita.
BIRA

Liburuak

2020ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Gaur bezalako egun batez idazle handiak hil zirelako omen da gaur liburuaren eguna. Uste dut ez dudala sekula ezer berezirik egin gaurko egunez (eskola garaian salbu). Egundo ez zait burutik pasatu apirilaren 23an liburuak oparitzea edo eguna hala delako neuretzat liburuak erostea. Egoerak, ordea, gaurko eguna berezitzat hartzera eraman nau. Normalean joaten garen liburu dendak itxita daude. Paperezko eskuzapian apuntatutako tituluak lortu dizkiguten gure lagunek ezin digute orain argitalpen berrien berri eman, ezin dizkigute liburuak mimoz paperetan bildu, ezin digute haien aholkurik gabe sekula erosiko ez genukeen liburua poltsan sartu. Herriko liburutegian ere ezin dugu libururik maileguan hartu. Ezin diogu ironiazko mezurik bidali auzoko bati berak etxean daukan liburua nahi dugulako. Bai, herri txikietan Interneta astiro doa, baina kontuak eta izenak azkar mugitzen dira.

Guztiok ditugu etxean irakurri ez ditugun liburuak edo berriro irakurriko genituzkeenak; eta hala ere, hor nonbait irakurri dut Internet bidezko salmenta plataformek inoiz baino liburu gehiago saldu dutela asteotan. Gaurko egunez hil omen zen Shakespearek idatzi zuen «izatea edo ez izatea» dela gakoa. Eta guregan dago ardura txikiak izaten jarrai dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.