Onintza Enbeita.
BIRA

Maiatza

2020ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Hamabost egunen buruan ateratzekotan sartu gintuzten etxera, eta hilabete eta erdi daramagu bertan. Martxoaren erdi ingurua zen orduan, eta maiatzaren lehena da gaur. Loreen hilabetea hasi da. Normaltzat hartzen genuen egoera hartan terrazak bete egingo ziren garaia da hau: eguna asko luzatu da, eta tenperaturak epeltzen hasita daude. Baratzeetan jendea ikusten da lurra prestatzen, haziak ereiten, landareak sartzen. Aurten, baina, geu gara landaretuta bezala gaudenak. Balkoian fotosintesia egitearekin konformatzen ikasi dugu, kalean dabilena susmagarritzat hartzen dugun bitartean.

Maiatzaren lehena da gaur: langileen eguna. Poesiarako bezain egun tristeak dira hauek lanerako. Inoiz baino eskubide gehiago urratzen ari dira pandemiaren izenean. Jendea osasuna babesteko baldintzarik gabe ari da lanean, langabeziara bidali dituzten zenbaitek ez dakite itzultzeko aukerarik izango duten, beharrezkoak diren gauzetan lan egiten dutenak ito arte ari dira beharrean... inoiz baino gauza gehiago ditugu kontra egiteko, inoiz baino gauza gehiago aldatzeko, inoiz baino gehiago irabazteko eta ezin gara kalera atera. Asma ditzagun bideak egoera geure alde iraultzeko. Ez daukagu zertan sinestu gauzak egiteko esaten diguten bidea bakarrik dagoenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.