Onintza Enbeita.
BIRA

Bihar ni banaiz

2020ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Ez da berria. Andaluziar batek esan zidan beti gertatu izan dela, baina orain komunikabideetan agertzen dela. Ez da han bakarrik gertatzen. Marrubiak, tomateak edo mahatsa biltzera joaten diren emakume langileak bortxatu egiten dituzte. Lan horietan dabiltzan gizonak adina esplotatzeaz gain, bortxatu egiten dituzte. Eta bortxatzaile guztiak ez dira esplotatzaileak. Gizon esplotatuek ere emakume esplotatuak bortxatu egiten dituzte hemen zein Andaluzian, Murtzian zein Marokon, Senegalen zein Perun, Texasen zein Frantzian. Eta ez dituzte bortxatzen langileak direlako edo marrubiak batzeko ipurdiz gora ibiltzen direlako; ez. Emakumeak izateagatik bakarrik bortxatzen dituzte. Izan ere, normalean, gizonak izaten dira bortxatzaileak eta andrak bortxatuak. Eta hala ere, hor nonbait irakurri izan dut gizon esplotatuek, langileek, arrazializatuek, baztertuek eta oro har kapitalismoaren indarkeria jasaten dutenek, frustrazioz eta alienazioz bortxatzen gaituztela emakumeok. Orduan, galdetzen diot neure buruari, emakumeok zer egin behar dugun alienazioa gainditzeko. Eta gauza bakarra bururatzen zait: goazen guztiok batera (transak ere bai, jakina) bazterrak erretzera. Eta bihar ni banaiz alua lehertu diotena edo hil dutelako etorri ezin dena, lehertu ezazue dena. Dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.