Onintza Enbeita.
BIRA

Arduragabeak

2020ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Osasunaren Mundu Erakundeak denbora behar izan zuen pandemia egoera aitortzeko. Ordurako Txinako eta, batez ere, Italiako egoerak beldurgarriak ziren. Europako herrialdeek ez zuten konfinamendurik agindu nahi izan berandura arte. Boris Johnsonek ez zuen etxeratzeko beharrik ikusi bera gaixotu zenera arte, eta hemen ekonomia gelditzea katastrofe bat izango zela esan ziguten behin eta berriro. Ekonomiaren zati bat gelditzera behartu zuten hasieratik, baina beste zati batek ez du egun bakar batean ere ixteko premiarik izan. Birusak kalterik handienak eginak zituelakoan, tabernak eta dendak ireki zituzten lehenengo; hondartzak gero, eta umeen jolas parkeak azkena. Oraindik ere itxita daude gure inguruko zenbait frontoi. Jende asko biltzen duten ekimenak bertan behera uzteko eskatu zitzaien antolatzaileei, eta bertso saioak musukodun jendeari begiak irakurtzeko leku bihurtu zaizkigu. Ezin dugu kontzertu bat zutik ikusi, baina agintarien lagunen supermerkatuetan mundu guztiak ukitutako fruta erosten du jendeak.

Hara, COVID-19a ez dugu herritarrek sortu. Haren inguruko erabakietan parte hartzeko aukerak ukatu egin zaizkigu, gainera. Beraz, gauzak txarto badoaz ez da izango ni ardurabakoa naizelako; ardura hartu behar duenak ondo hartu ez duelako baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.