Onintza Enbeita.
BIRA

Arnasa

2020ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Igandean hasi behar zuen gure Aste Nagusi partikularrak. Auzoko jaien astea izango zen hau iaz, duela urte bi, duela hamar urte... Aurten, ordea, ez dago jairik. Pintxo batzuk jarri dituzte meza ostean, eta goizaldean txokoa okupatzen dugunok, han elkartu gara. Barreka hitz egin dugu elkarrekin, baina triste ere bagaude. Gureak diren gauzak kendu dizkigute, ezin dugu jairik egin. Bai, elkarri esan diogu katastrofe handia izango litzatekeela hara birusa duenen bat sartzea. Batez besteko adina handia da. Hala ere, behar genuen zerbait. Eztabaida txiki baten ostean erabaki dugu ez dugula behar, baina nahi izaten dugula elkarrekin jai egin. Orain, ordea, ezin da, eta ezin bada, ezin da. Hori baino argudio irrebatibleagorik ez dago.

Horraino eusteko moduan gaude, baina talde guztietako moduan gurean ere egon da bat katastrofikoa. Herrialde garatuak deitzen direnetan 2021eko abenduan hasiko omen gara bizimodu normala egiten, eta besteetan hortik aurrera. Luze iruditu zaigu beste urtebete baino gehiago plan honetan. Laster egin dugu kalkulua: datorren urteko Santa Kurtzeak ere berdin. Ez gaude prest. Jaiak, kultura... besterik ez bada, gauzak egiteko modu berriak asmatuko ditugu, baina, azkenean, COVID-19aren aitzakiarekin, arnasa ematen diguten gauza guztiak kenduko dizkigute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.