Onintza Enbeita.
BIRA

Isiltasuna

2020ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Atea bota, etxea hankaz gora jarri, barruan zeuden guztiak aztoratu, atxilotuak kolpeka atera, oihu egin, kotxean galderak egiten hasi, eskuak lotu, komisariara eraman, han edozein bazterretan bota, oihuak, argiaren kliskak korrontea joan eta etortzen denean, ostikoak, poltsa buruan, arnasestua, telefono listinarekin kolpeak, barre, atera zeldatik eta galdeketa gelara eraman, burla, desgaste psikologikoa, ezer ez duzula balio etengabe esaten dizuten ahotsak, lagunaren oihuak, berriro ere bota ziega zikinean, maite duzun horren mina aldameneko gelan, gorrotoa, guardia zibilak korrika batera eta bestera, eskuetatik ihes egin digu, antsietatea… eta bat-batean, isiltasuna.

Eta isiltasunak ez zuen ezer onik ekarri:Gurutze Iantziren bihotza lehertu egin zen.Lehertu arte torturatu zuten. Agian, isiltasun horrekin esan zigun Iantzik nahikoa dela: jendeak kalean lasai paseatzen duen bitartean,komisarietan jendea txikitu egiten dutela. Urte asko joan dira irail hartatik. Asko izan dira hura baino lehen apurtu zituztenak. Asko izan dira harrezkero torturatu dituztenak.

Herri honetan sistemikoki torturatu da, baina batzuek nahiago dute isiltasuna. Eta isiltasunak memoria hiltzen du, eta guri lagun asko ostu dizkigute goizaldean memoriari hiltzen uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.