Onintza Enbeita.
BIRA

Hamar euro

2020ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Ezin zaio buruan sartu. Beharrezko nuen tramankulu bat ikusi nuen supermerkatu handi batean, eta gero, herriko denda txiki batean galdetu nuen ea halakorik baduten. Eduki, ez zeukaten, baina ekarriko zidatela esan zidaten. Astebete baino ez nuen itxaron. Supermerkatu hartan ikusitako prezioa baino hamar euro gehiago ordaindu nituen. Hamar. Ez omen nago burutik sano, batzuetan aberatsa naizela ematen ei du, hamar euro asko dela… hiru aste badira astelehenero itzelak entzuten ditudala tomateak pisuaren gainean jartzen ditudanen. Ez du ezertarako balio eztabaidatzeak, baina nik etengabe azalpenak emateko ohitura txarra daukat: ia hiru hilabetez denda itxita eduki behar izan duen lagun bati egin diot erosketa, lagun bati egin diot erosketa, badakit lagunak ez duela diru gehiago irabaztearren inor zapaltzen, gure aitak guk ulertzen ez diogun zerbait behar duenean lagunak lehenengoan ateratzen dio behar duen hori bere egurrezko kajoi zaharretatik, etxean edozein gauza apurtzen denean beti dago konpontzeko prest, herriko komertzioa da, betikoa, gure amama Klarak erosketak egiten zituen lekua. Esaidazue: hamar euroko zenbat billete beharko nituzke hori guzti hori ordaintzeko? Umeek esaten duten moduan, infinito. Ez dago hori guzti hori ordainduko duen dirurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.