Onintza Enbeita.
BIRA

Lehentasunak

2020ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
COVID-19ari esker, libratu egingo direla uste dutelako ekin diote alabei, ilobei, lehengusinei, eta neska gazteei oro har, klitoria kentzeari. Eskolarik gabe gelditu zaizkien umeak, eurenak, etxekoak, mutilatu eta antolatutako ezkontzetara bidali dituzte. Kenyatik iritsitako irudien arabera, lanpetuta ibili dira gobernua eta polizia hiriguneetan indar erakustaldiak egiten, eta, bitartean, umeak eskolatik etxera heldu direnerako zain zeuzkaten aitak, osabak, aitonak, senarrak, nebak edo lehengusuak: gizonak denak. Mutilazioak mutilazio, urdaila estutzen du mutilatzaileen inpunitateak. Badakite gobernuak eurek atxilotzea baino gauza inportanteagoak omen dituela egiteko.

Gurean ablaziorik ez dago. Gazteek esaten duten moduan: ez da eramaten. Baina herritarren erdiek beste erdiak gutxiagotzea normalizatuta dago, eta hemen ere, ume asko joan ziren eskolatik etxera euren etsai printzipalaren magalera; eta emakume askok konpartitu behar izan ditu hipotekak emandako berrogeita hamar metro karratuak euren etsairik handienarekin. Amorrua ematen dit gauza inportantetzat hartzen diren gauzak zeintzuk diren ikusteak. Izan ere, munduaren erdiak beste erdia zapaldu, mutilatu, bortxatu, zigortu eta hil egiten du. Eta horrek lehentasuna izan behar luke munduko gobernuentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.