Onintza Enbeita.
BIRA

Beti horrela

2021eko irailaren 18a
00:00
Entzun
Leku gehiegitan errepikatzen den esaldia da: hemen beti horrela egin dugu. Badakit batzuetan lagungarria eta praktikoa dela gauzak betiko moduan egitea, baina onar dezagun beti ez dela hala. Gauzak betiko moduan egitea balitz aukera bakarra, emakumeok ez genuke boto eskubiderik izango. Era berean, gauzak beti bezala egiteagatik bakarrik, batzuek ez dute nahi Baztango mutil dantzak guztienak izaterik. Ez dakit zer den betikoari eustera eramaten gaituena: erosotasuna, beldurra ala beste batek guk baino ideia hobea izan duela onartu nahirik eza. Edozein motibo dela ere betikoari eustera garamatzana ez da oso baliagarria.

Gauzak aldatzea ariketa polita da, batez ere onerako ari zarela badakizunean. Eta emaitza zein izango den ziur ez dakizunean, arriskua hartzea merezi du: beti. Azken batean, beti berdin egin den gauza bat aldatu eta gaizki atera bada, beti dago lehengo moduan egiteko aukera. Orduan, ordea, arrazoia zuenaren burugogorkeria ateratzen da, eta ez du informaziorik eman nahi izaten.

Duela egun bi, berriro ikusi nuen neure burua beti horrela izan diren gauzak aldatzeari buruz eztabaidan. Eta azkenean inork erantzun ez zidan galdera batekin etorri nintzen etxera: noiztik da beti? Noiz kristo hasten da beti? Ze amaitu, antza, ez da inoiz amaitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.