Onintza Enbeita.
BIRA

Txapelketa

2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Iaz jokatu behar genuen, baina ez zegoen baldintzarik. Iraileko eguerdi bero batean joan ginen Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzara txapelketarako argazkiak egitera, eta apustu egin genuen ezetz txapelketa 2020an jokatu. Gure barruan zerbaitek esaten zigun hura ez zela une egokia: aurten askoz hobeto egongo ginela. Ordea, aurten ere ez gaude behar genukeen bezala. COVIDa dela, txertoak direla, saio bat antolatzeko behar diren neurriak direla... barruak mugitu samar ditugula iruditzen zait. Onerako edo txarrerako, baina mugituta.

Orain hogei urte esan izan baligute egun batean denok etxera sartuko gintuztela airera tirorik bota gabe, barre egingo genukeen. Iaz esan baligute aurten oraindik ere gauden bezala egongo ginela, dena bertan behera utziko genukeen.

Kontuak kontu, txapelketa jokatu egingo dugu aurten (ez Bizkaian bakarrik, gainera). Dauden baldintza kolektibo, emozional eta sozialekin. «Hau da dagoena» baino esaldi nazkagarriagorik ez dago, baina hauxe da dagoena. Ez: artikulu hau ez da gauzak gaizki ateratzen zaizkidanerako zuriketa ariketa bat. Barrutik nola gauden begiratzeko dei bat da. Agian bertsolariok ere ezin diogu publikoari behar duen hori eman. Guztiok galdu dugu zerbait urte eta erdi luze honetan, eta doluak denbora behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.