Onintza Enbeita.
BIRA

Lokatza

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Beste alderdiren batean gertatu izan balitz, hor ibiliko lirateke denak galdezka: zer gertatu den, sektore gogorra eta biguna nortzuk diren, kupularen kontra nor dagoen... Ez da izan beste edozein alderdi, ordea, Alderdia izan da. Alkatea kendu eta berria ipini dute. Kendu zutenak eta oraingoak sigla berberen azpian sinatu zuten hauteskundeetan, baina orain arte alkatea zena independentea omen zen. Mundakaz ari naiz, bai. Ez naiz han bizi eta ez da zuzenean eragingo didan gauza bat, baina doktore tesi baterako emango luke EAJren funtzionamenduak; edo funtzionamendua edozein dela ere, irabazteko duen gaitasunak. Kendu, ipini, udaleko arazoak judizializatu... eta aurrera bolie!

Pentsatzen nago ea non dauden Miren Larrionen kasuarekin odolaren bila ibili zirenak. Pentsatzen nago ea zer daukaten esateko orduan edozein datu edozein modutan publikatu zuten zenbait kazetarik, edo orduan Urtaranek egin zituen adierazpenak gogoratuta, jakin nahiko nuke orain zer daukaten EAJko beste kideek esateko. Ez dute ezer esango, badakit. Denborak ahantzarazi egingo digu Mundakan gertatu dena, baina haiei hala komeni zaienean, besteok izan ditugun gorabeherak publikatuko dituzte berriro. Eta kazetari askok amua irentsiko dute. Eta lokatza lepoan izan arren, oinez jarraituko dute harrigarriki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.