Onintza Enbeita.
BIRA

Genealogia (berriz)

2022ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Askotan pentsatzen dut ea zer egingo zuketen Ramona Ortuzarrek eta Benita Goiriak Martxoaren 8a ospatzeko aukerarik eman izan baliete. Neure buruari askotan galdetu diot ea zer jarriko ote zuketen pankartetan. Ez zuten horretarako aukerarik izan. Amama Ramonak ez zekien irakurtzen ez idazten, eta Benita herentziatik kanpo utzi zuten maizterrarekin ezkondu zelako etxejabe batekin ezkondu beharrean. Bizirik irautea izan zuten bizitzako borroka nagusia, eta, hala ere, ez zuten sekula irribarrerik galdu. Ezta amama Klarak ere: Klara Ealo. Emakume gogorraren fama zeukan, baina guk ez genion halako zurruntasunik inoiz igarri. Memoria zulo beltzera joan zitzaion arte goxo hartu gintuen altzoan. Irakatsi zigun aldarrikatzen eta izaten, eta batez ere izateaz harro egoten.

Ikusi ditut gure herriko emakume baserritarrak lanean. Haietako batzuk berandu hasi dira pankartaren atzean jartzen, eta beste batzuei berandu entzun diegu esateko daukatena. Gure genealogiari ez diogu behar duen garrantzia guztia eman. Aldarrikatu ditugu emakume famatuak, zientzialariak, iraultzaileak, idazleak... eta ahaztu ditugu nahi zutena egiteko aukerarik izan ez zutenak. Ahal zutena egin zutenak: baina batez ere gure sorreraren errudun nagusiak izan zirenak. Eskerrik asko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.