Onintza Enbeita.
BIRA

Langileak

2022ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Klase ertaina deitu ziguten. Askotan ertaina ez da definitzeko moduko gauza bat: ez da handia eta ez da txikia. Gure ustezko klasea ere ez da definitzeko erraza izan. Langileak baino zerbait gehiagotzat izan dugu geure burua urte askotan. Izan ere, garai bateko langileen aldean, aukera material eta sinboliko handiak izan ditugu. Langile soilen seme-alabak unibertsitatera joan gara ikastera, esate baterako. Hori iragan mendearen erdira arte pentsaezina zen. Guk aukera hori izan dugu, eta etxebizitza bat izan dugu oporretarako, eta kotxe bi familia bakoitzeko, eta oporretan edonora mugitzeko baliabideak, eta armairu bete arropa… Halako gauzek egin gaituzte klase ertain. Ez baitakigu zer garen askoz hobeto azaltzen.

Erdia baino gehiago espejismoa izan da, ordea. Gasolinaren prezioak erakutsi digu ez dela hain dotorea norbere kotxean mugitzea, kostata baina ikasi dugu guk arropa guzti hori izateko jende asko esplotatzen dutela munduan, oporretarako aukerak garestitzen ari dira, eta soldatak ez du bizitza duina bermatzen. Konturatuko ote gara orain langileak baino ez garela eta, bizitza duina izan nahi badugu, gure eskubideen alde lan egin behar dugula? Ustez derrigor behar ditugun gauzak erosi ahal izateko,orduak eta orduak eusten diogu edozeri. Noiz arte?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.