Onintza Enbeita.
BIRA

Ahizpak

2022ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Taberna bateko terrazan eseri naiz ahizpa zaharrenarekin zerbait hartzen. Eztabaidan hasi gara. Ez da arraroa guregan: erraz ateratzen ditugu zakarrak kanpora. Ez dakigu inplosionatzen. Pentsatzen dut behar baino altuagoibiliko ginela berbetan, eta orduan etorri da bera, bere karrotxoarekin. Senegaldarra da, baina badira urte batzuk Euskal Herrian bizi dela. Gaztea da: 24 bat urte izango ditu. Ea zer moduz nabilen galdetu dit, eta asko pentsatu gabe erantzun diot: «Hementxe, nire ahizparekin eztabaidan». Gure ahizpak esan dio nirekin ez dagoela zer eginik, ez dudala jaramonik egiten, eta orduan serio samar esan dit entzuteko ahizpari: «Ahizpa zaharragoei kasu egin behar zaie».

Eta konturatu naiz nola botako dituen berak faltan bereak, eta gogoratu naiz Miñanez, eta neba edo anaia bakarra galdu duten lehengusu-lehengusinez, eta burura etorri zait alaba bakarra izatearen desabantailak kontatu zizkidan laguna... eta pentsatu dut bizitzan behin kasu egingo diodala ahizpa zaharrari, eta besteari ere bai; eta kalean aurkitu ditudan ahizpei ere bai tarteka. Ez dezadan ahaztu zorte handia dela batzuetan, gutxitan seguruenetik, nork agindua izatea. Izan ere, ahizpez ari garela, aholkuak eta aginduak edo influentzia gehiegizkoa, marra ia ikusezin batek bereizten ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.