Onintza Enbeita.
BIRA

Hipokrisia

2022ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Gerra guztiek dute izateko arrazoia. Ez dira hutsetik sortzen. Norbaitek edo zerbaitek sortzen ditu, eta beti egoten da arrazoi bat atzean. Egongo gara ados edo ez gara egongo ados arrazoi horrekin, baina izatez, gatazka guztiek daukate motibazio bat: botere ekonomikoa handitu nahia, menperakuntza gainditu beharra...Gerra guztiak dira gogorrak, baina batzuentzat besteentzat baino gehago. Zer esanik ez gerra osteak: irabazleek idazten dute historia galtzaileak memoriatik ereezabatu arte. Komunikabideek gure agenda gidatzen duten mundu honetan ez da erraza sakoneko arrazoiak topatzea, hala nahi izan dutelako edo guk hala utzi diegulako, hipokrita egin gaituzte.

Ukrainako gerra dela eta ez dela, errefuxiatuak eta biktimak bihotzean daramatzagula bizi garela dirudi, baina ez digu barruan asko eragiten Bilboren erdian Palestinako banderak erretzeak. Nortzuk erre, gainera, eta palestinarrak euren lurretik erauzten ari direnek. Israelek ez du ezer inbaditu, antza. Zapaltzen duzun herriaren sinboloak erretzea ez da umiliazioa, antza. Ez. Ez dugu zapaldutako herri guztien drama humanitarioa berdin bizi (drama politikoez zer esanik ez): jende pobrea, benetan dena galdu duena eta galtzeko ezer ez daukalako gerra egituen duena, ez zaigu interesatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.