Onintza Enbeita.
BIRA

Aurrera

2022ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Azken urteetako kale neurketak interpretatuta, euskararen etorkizunaz kezkatu egiten da bat. Gero, ikusten ditu egunkarian hainbat gazte haren defentsarako manifestaziora deitzen, eta kezka baretu egiten zaio. Hala ere, ez dezagun ahaztu «euskara aurrera» esatea ez dela nahikoa; ezta gazteei etorkizuna beraiena dela esatea ere. Gu gara euskara aurrera eramango duten mingainak, birikak, hankak, buruak, belarriak, ahots kordak, bihotzak eta garunak. Guztiok: gazteak eta zaharrak, umeak eta gurasoak, abokatuak eta futbolariak, ez emakume ez gizon sentitzen ez direnak, homosexualak eta bisexualak, ingeniariak eta bertsolariak, okinak eta arkitektoak, komunistak eta anarkistak, emakumeak eta gizonak, pilotariak eta telebista aurkezleak, heterosexual aspertuak eta konbentzituak, sozialistak eta liberalak, modeloak eta modeloei inposatzen zaizkien neurrietan kabitzen ez direnak, irakasleak eta tabernariak, idazleak eta autobus gidariak, alderdi politikoak eta politikaz ezer jakin nahi ez dutenak.

Guk orain egiten dugunak erakutsiko du geroak zer dakarren euskararentzat. Historia egunero idazten den zerbait da, eta gauza handiak egiteko lan txiki asko osatu behar dira lehenengo. Aurrera euskara, beraz. Zorionak deitzaileei, eta etsi gabe irauteko deia beste guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.